Euskadiko Teknologia Parkeetako prestakuntza-erreferente gisa finkatu da Aula Parkes-DBS

Bizkaia

Otsailean Euskadiko hiru teknologia parkeetan aldi berean egin da jardunaldia, bigarrenez

Lidergoa eta pertsonen kudeaketa, erakundeen arrakastaren giltzarria

final aula Deusto Bussines School 009Iaz Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean lortutako arrakastaren ostean, II. Aula Parkes-Deusto Business School aldi berean gauzatu da, otsailean, Euskadiko hiru teknologia-parkeetan.

“Aulan” parte hartu dutenen profila hauxe izan da: diziplinarteko taldeak kargura dituzten departamentu-zuzendariak eta arlo-arduradunak, Euskadiko enpresa garrantzitsuenetan –gehienak Euskadiko Teknologia Parkeetan kokatuak– hamar eta hogei urte arteko eskarmentua dutenak.

“Nola igaro teknikari ona izatetik kudeatzaile ona izatera”; hori da Aulan egondako askori burutik pasatzen zaien kezketako bat, bat batean, euren erakundeetan, diziplinarteko talde baten aurrean euren burua ikusten dutenean. María Iturriagak, Jon Segoviak eta David Ruiz de Olanok –Deusto Business Schooleko profesionalak hirurak– emandako lau saioetan horrelako erantzunak aztertu eta ebazten saiatu dira, besteak beste.

Lidergoaren, talde eta pertsonen kudeaketaren eta proiektu zein baliabideen kudeaketaren inguruan aritu dira bertaratutakoak; erakundeetako paradigmak, sinesmenak eta ohiko estereotipoak aztertzeko aukera izan dute, baita liderraren zeregin berria aztertu nahiz ulertzeko eta lidergoaren estiloari buruzko analisi introspektiboa egiteko ere.

16 orduko prestakuntza nabarmenki praktikoan, parte hartzaileek euren taldeak eta pertsonak hobeto zuzentzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratu eta garatu ahal izan dituzte, eta, gainera, euren kolaboratzaileen talentua azalerarazteko lagungarria ere izan zaie.

Guztira, 86 pertsonek parte hartu dute iazko eta aurtengo ekimenetan. Aula Parkes-Deusto Business School sendotu egin da aurten, Parkeko eta inguruko enpresetan diharduten zuzendaritza-kide eta erdi-mailako agintarien neurrira egindako prestakuntza-eredu gisa.

Euskadiko Teknologia Parkeak, Deusto Business Schoolek eta bertako Alumni elkarteak 2013an sinatutako lankidetza-hitzarmena oinarri hartuta antolatutako ekintzen barruan jasotzen da prestakuntza. Lehen bi urteotako arrakasta ikusita, etorkizunean ere formatu bera eskaintzeko lanean ari dira; halere, gaiak berriak izango dira seguruenik, jakin-nahiak eta prestakuntzako beharrak lantzen jarraitzeari begira.

Partekatu

Beste berri batzuk