Euskadiko TeknologiaParkeak, berrikuntza eta ekintzailetza: erreferentziazko eredu nazioartean

Gipuzkoa

Poloniako Pomorskie eskualdeko ordezkaritza batek bi egunez bisitatu du Euskadi. Zuzen-zuzenean ezagutu gura izan dituzte azken urteotan lortutako posizionamendua eta aurrerapenak (RIS3 politikak, berrikuntza, ekintzailetza, klusterrak, etab.), bai eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eredua ere

IMG_1078Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Tecnalia korporazioaren egoitzan egin zitzaien harrera Pomorskieko tokiko garapen-bulegoko, logistika- eta garraio-klusterretako, garapen-funtseko, ingurumen-babeserako eta uraren kudeaketarako funtseko ordezkariei. Raquel Ubarrechenak (Parkeen Sareko Negozio Garapen eta Marketineko zuzendaria) Parkeen eredua aurkeztu zien. Izan ere, berrikuntza, teknologia eta ezagutzaren sortzaile izaki, Euskadiko berrikuntza eta garapena ardazteko eragilerik garrantzitsuenak dira Parkeak. Gaur egun 500 enpresa, berrikuntza-zentro eta fundazio biltzen dituzte, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu dira I+G+B alorrean.

SPRIko, Tecnaliako eta Innobasqueko ordezkariek, bestalde, hainbat eremutan garatzen diren euskal politiken adibide eredugarriak eman zituzten.

Partekatu

Beste berri batzuk