Euskadiko X. Jardunaldi Logistikoa

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Sektoreko azken berrikuntzak zabaltzeko asmoz, datorren otsailaren 26an, Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak Euskadiko Jardunaldi Logistikoaren hamargarren edizioa antolatuko du

Bilera Bilbao Exhibition Centerren egingo da, elkarteak Logistics & Automation azokarekin eta haren sustatzaileekin (Easyfairs) duen akordioaren esparruan. Gainera, klusterra azokan egongo da, bere stand propioarekin, sektorea eta elkarteko kideen gaitasunak ordezkatzeko.

Jardunaldian landuko diren gaien artean honako hauek daude: logistikari aplikatutako konputazio kuantikoa; adimen artifizialaren erabilera kate logistikoa deskarbonizatzeko; edo drone bidezko banaketaren abantailak irismen gutxiko eremuetan. Hainbat berrikuntza ere aurkeztuko dira, hala nola hiri-banaketarako kamioi % 100 elektrikoa; biltegiak eta robotika mugikorra automatizatzeko proposamenak; eta deskarbonizazioaren ondoriozko erronka teknikoei, kasu arrakastatsuei eta aukera berriei helduko zaie, hala nola energia aurrezteko ziurtagirien salmentari. AR Racking, Erhardt, Irizar, Mobilsafe, Novaltia, Polypal, Smartlog, Ulma Handling Systems eta Vicomtech enpresen ordezkariek emango dituzte hitzaldiak.

Jardunaldira joateko eta azokara sartzeko programa osoa eta baterako akreditazioa jardunaldiaren orrian lor daitezke, klusterraren webgunean. Asistentzia librea, aldez aurretik egiaztatuta:

https://mlcluster.com/ekitaldia/x-euskadiko-logistika-modulua /

Partekatu

Beste berri batzuk