Euskal Sukaldaritzaren topaketa historikoa egin da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

  • Basque Culinary Centerrek antolatuta, 200 sukaldari bildu dira Urkullu Lehendakariak itxi duen ekitaldian.

200 sukaldarik hartu dute parte Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Basque Culinary Centerrek antolatutako topaketan, besteak beste Juan Mari Arzak, Andoni Aduriz, Eneko Atxa, Martin Berasategi, Diego Guerrero, Bruno Oteiza, Aitor Arregi, Pedro Subijana eta BCCko zuzendari den Joxe Mari Aizeaga. Bera izan da, hain zuzen ere, euskal sukaldaritzari buruzko dokumentalaren aurrerapena aurkeztu duena.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantza Tapia Sailburuak eta Martin Garitano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak hartu dute parte, Euskal sukaldaritzaren alde sukaldari guztiek egindako lana goraipatzea eta euskal sukaldaritzaren etorkizunaz gogoeta egitea helburu zuen ekitaldian.

Topaketan, Basque Culinary Centerreko ohorezko kide egin dute Luis Irizar sukaldaria, Urkullu Lehendakariaren hitzetan “sukaldarien sukaldaria, bere tankerako profesionalei esker, sukaldaritza handi bilakatu da Euskadin”.

Partekatu

Beste berri batzuk