Euskal teknologia Europan, energia berriztagarriak biltegiratzeko
Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal enpresak iturri berriztagarrietako energia biltegiratzeko laborategi mugigarri bat abiarazi du Europako Batzordeak Holandako Petten hirian duen Ikerketa Zentroan
Euskal konpainia ekipamendu horren horniketaz eta mantentze-lanez arduratuko da, horri atxikitako 166 kVAko potentzia bihurtzeko sistema (PCS) eta energia kudeatzeko soluzioa (EMS) barne hartuta, 180 kWh litio-ioi baterietan integratzeaz gainera.
Instalazioaren mugigarritasuna da laborategiaren abantailarik handiena, itsasoz zein errepidez garraia daitekeelako, erabili beharreko lekuetan muntaketa eta instalazio handirik egin beharrik gabe.