EUSKALITen 5S Klubaren praktika egokien urteroko Topaketa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

5S Praktika egokien urteroko ekitaldia egin zuen Euskalitek joan den otsailaren 9an eta bertan Arania, Fit Automoción eta E.T.S.I-Bilboko Injiniarien Goi mailako eskola teknikoaren esperientziak aurkeztu ziren.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Areto Nagusian egindako ekitaldian, enpresen eskarmentuaz gain, 5S kluba zer den, zein erakundek osatzen duten eta zein jarduera egiten dituen ere azaldu zuten. Ekitaldia amaitzeko, Ignacio Lekumberri, EUSKALITen presidenteak Diplomak banatu zizkien 5S ikuskaritza egin eta beharrezko kalifikazioa lortu duten erakundeei.

Euskaliten 5S Kluba 2001.urtean sortu zen, metodologia hau hedatzen hasi eta hiru urtera. Bost fase aurreikusten ditu metodologia honek: Beharrezkoa ez dena banatu, beharrezkoak direnak kokatu, zaborra ezabatu, arazoak markatu eta hobetzen jarraitu. Esperientziak trukatzearen bidez, kideen artean ikaskuntza sustatzea da bere helburua.

Orain arte, 300dik gora enpresa txiki eta ertain, lanbide heziketako zentro, Osakidetzako zentro, enpresa handi eta beste erakunde batzuk ezarri dute metodologia hau Euskadin.

Iturria: Euskalit

Data: 2012/02/14

Partekatu

Beste berri batzuk