Euskaltel lankidetzan ari da gizarte-ekimen batzuekin osasun-krisiak irauten duen

Albisteak, Bizkaia

Modu solidarioan laguntzen die tokiko ingurunearen eskaera eta beharrei, konpromiso sozialeko jardueren bidez, “Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat” lema praktikan jarriz eta egia bihurtuz

Besteak beste, e-book-ak, aurikularrak eta mugikorren kargagailuak eman ditu, ospitaleratutako pertsonen egonaldia eramangarriagoa egiteko

Eten digitalaren aurkako borroka: SIM txartelak eman dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, bazterketa-arriskuan dauden ikasle eta familiei prestakuntzarako sarbidea errazteko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ‘Besarkada birtualak’ ekimenean ere parte hartzen du, adinekoen egoitzetarako doako telefono-lineak eskainiz, familiakoekiko komunikazioa errazteko

Hilabete eta erdi pasatu da jada pertsonen konfinamendua ezarri zuen dekretua argitaratu zenetik, eta Euskaltelek eutsi egiten dio pertsonen eta enpresen arteko komunikazioetan kalitaterik onena eskaintzeko konpromisoari; horretarako, une oro datuen trafikoa eta emaria monitorizatzen ditu, sarea premien eta erabileren arabera dimentsionatzeko. Horren guztiaren helburua da erabiltzaile-esperientzia ona izatea, are gehiago familiek, enpresek eta osasun- eta larrialdi-zerbitzuek konektatuta egon behar duten une honetan.

Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat. Gizartearekiko konpromisoa

Operadore gisa duen eginkizunaz gainera, azken belaunaldiko sare bat eskainiz eta merkatuari telekomunikazio-zerbitzu eta -produktu aurreratuak eskainiz, Euskaltel, bere enpresa arduratsuaren rolari jarraikiz, modu solidarioan laguntzen ari da tokiko ingurunearen eskaera eta beharrei, gizartekonpromisoko jardueren bidez, “Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat” lema praktikan jarriz eta egia bihurtuz.

Horregatik, hurbiltasun-balioari leial izanik, Euskaltelen zerbitzu publikoko lantaldeek areagotu egin dituzte beren etxeetan edo ospitalean dauden pertsona guztien konfinamendua eramangarriago egiteko ekintzak. Hona hemen ekintza horietako batzuk:

  • Eusko Jaurlaritzari 50 gigako 200 SIM txartel ematea, behar bereziak dituzten ikasleentzat.
  • Nafarroako Gobernuari 500 SIM txartel ematea, hezkuntzaren eten digitalaren aurka borrokatzeko egindako deiari erantzuteko, eta, hartara, Nafarroako ikasleei prestakuntzarako sarbidea errazteko konfinamenduak dirauen bitartean, baita ospitaleei eta gizartebazterketako egoeran dauden pertsonei ere.
  • E-book-ak, aurikularrak eta mugikorren kargagailuak ematea Bilboko suhiltzaileei, ospitaleratutako pertsonen egonaldia eramangarriago egiteko.
  • Doako telefono-lineak Gipuzkoako adinekoen egoitzei, Aldundiaren ‘Besarkada birtualak’ ekimenaren barruan, familiekin komunikatu ahal izateko.
  • Edonon onlineko telebista-plataforma irekitzea ospitaleratutako pertsona guztientzat, bezero izan ala ez. Lehen 15 eguneko tartean, 1.000 pertsonak baino gehiagok aktibatu dute doako zerbitzu hori.
  • SD Eibar Fundazioari modemak eta tabletak ematea, Gurutze Gorriarekin eta Eibarko Udalarekin batera baliabiderik gabeko herriko 59 familiari banatzeko, eta, hala, haien semealabek ikasketekin modu telematikoan jarraitu ahal izateko.
  • Boluntarioen bilatzailearen ekimenarekin lankidetzan aritzea, konfinatuta daudelako arreta behar duten pertsonak eta haien eskaerak ase ditzaketen boluntarioak elkarrekin harremanetan jartzeko.
  • Bilboko Gotzaindegiarekin hitzarmena sinatzea, Aste Santuan erlijio-ofizioak Gotzaindegiaren webgunean zuzenean emateko adimen artifizialeko sistemak jartzeko, COVID-19a dela-eta ezinezkoa baitzen ospakizuna jendea bertan zela egitea.
  • Bezeroei posta elektroniko bidezko mezuak bidaltzea, egindako hobekuntzei eta zerbitzuen erabilerari buruzko aholkuak emateko, bai eta sarearen erabilera arrazional eta arduratsuari buruzko gomendioak emateko ere, erabiltzaileari kalitate handiko esperientzia eskaintzearren.
  • Egoera berrira egokitzea sare sozial guztien edukiak eta bloga, bezeroen kezken berri izateko eta bere zerbitzuak eta konektagarritasuna unean unekora egokitzeko.
  • Etxeko bezeroentzako arreta-plataformak eta enpresentzako laguntza teknikoa indartzea, langileen telelan-premiei erantzuteko.
  • Eremu berezi bat sortu du bere webgunean, erabiltzaile guztiek une oro albiste, aholku eta harreman-moduei buruzko informazioa izan dezaten osasun-krisialdiak irauten duen bitartean: https://www.euskaltel.com/yomequedoencasa?origen=portadayc

Konektagarritasun handiagoa eta aisialdiko eta prestakuntzako eduki gehiago

Konektagarritasuna gizarte digitalaren giltzarrietako bat da. Herritarren bizitza eta enpresen jarduera, neurri handi batean, telekomunikazio-zerbitzuak eta -sareak eskura mantentzearen mende daude, eta gaur egungo osasun-larrialdiko egoerak are gehiago nabarmendu du behar hori.

Alarma-egoeraren hasieratik, Euskalteleko lantaldeak arreta jartzen ari dira telekomunikaziozerbitzuak erabiltzaileen eskura jartzeko. Izan ere, erabiltzaileek, batetik, konektagarritasun handiagoa eskatzen dute beren gailuetan, telelana egin eta telefono-elkarrizketak edo bideokonferentziak egin ahal izateko familiakoekin eta lagunekin, eta, bestetik, aisialdiko eduki gehiago, batez ere telebista, konfinamendua arinago egin ahal izateko.

Hala, azpimarratu beharrekoa da aisialdirako eta etxean ikasteko ekimenen arrakasta:

  • Haurrentzako kanalak eta zinema-kanalak irekitzea erabiltzaile guztientzat, kontratatua duten paketea edozein dela ere.
  • Video On Demand (Replayteka) zerbitzuan Historia kanaleko hezkuntza-saio berezi bat sartzea, ikasleei zuzendua.
  • Doako 30 giga eskaintzea konexio mugikorrerako, sare finkoa erabiltzeko aukerarik ez dutenentzat.
  • Telebista-eskaintzan kanal berriak sartzea, hala nola Surf Channel, erabiltzaile guztientzat.
  • Aisialdirako eskaintza indartzea, Replayteka eskaripeko bideo-katalogoan 100 zinema-titulu berri doan eskainiz.
  • Enpresa bezeroentzako arretari dagokionez, sarea sendotu eta dimentsionatu du, telelana handitzean konpainiei zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko. VPN sarbideak, hodeiko soluzioak eta abar ere martxan jarri ditu oso denbora gutxian.
  • Aldi honetarako, enpresako bezeroentzako doako online prestakuntzako plataforma, telelana hobetzera bideratutako hamabostaldiko kanpainen bidez, zibersegurtasuna, team-ak, motibazioa eta antzeko edukiekin.

Beti bezala, kontuan izanda azken asteotako erabilera ohikoa baino handiagoa dela, Euskaltelek, gainerako operadoreek bezala, gomendio hauek ematen dizkie bere bezeroei zerbitzuaren kalitatea bermatzeko:

  • Deitzeko, telefono finkoa erabiltzea, etxean baikaude.
  • Wifi-sare finkoa erabiltzea Internetera sartzeko.
  • Lankidetza-tresnak (Skype, Teams, WhatsApp eta abar) ahozko komunikazioetarako ere erabiltzea.
  • Fitxategi handiak bidali beharrean, estekak erabiltzea.
  • Fitxategi handiak jarduera gutxieneko orduetan deskargatzea.
  • Audiokonferentziak egitea bideokonferentzien ordez.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk