Euskaltel Taldea FTSE4Good IBEX-en sartuko da, munduko jasangarritasun-adierazle entzutetsuenetako batean

Albisteak, Bizkaia

Ekainaren 22an gauzatuko da sarrera

Aintzatespen garrantzitsua da FTSE4Good IBEX-en sartzea; gobernu korporatiboaren eta jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak Taldearen kudeaketan sartzeko Euskaltelek egindako ahaleginaren emaitza

Burtsako FTSE4Good IBEX jasangarritasun-indizean sartu da Euskaltel. Munduko jasangarritasun-indize entzutetsuenetako bat da, eta erantzukizun sozial korporatiboko jardunbideetan aitzindari diren Espainiako konpainiak identifikatzen ditu. Inbertitzaileei ingurumen-, gizarte- eta gobernu-arloko jardunbide onenak betetzen dituzten enpresei buruzko informazioa emateko diseinatuta dago. Ekainaren 22an sartuko da Euskaltel adierazle horien artean.

Londresko Burtsak 2001eko uztailean sortu zuen FTSE4Good burtsa-indizea. 2008an, FTSE taldeak aliantza bat egin zuen Espainiako Burtsen eta Merkatuen erakundearekin (BME) FTSE4Good IBEX indizea denbora errealean kudeatzeko eta kalkulatzeko. Indize horretan, jasangarritasun-jardunbide egokiak dituztela frogatu duten eta ingurumenarekin, ikuspegi sozialarekin eta gobernu korporatiboarekin lotutako zenbait irizpide betetzen dituzten IBEX35eko nahiz eta FTSE Spain All Cap-eko konpainiek parte hartzen dute. ESK-ko arriskukudeaketa eredugarriak zeinek dituen erakustea da indizearen helburua.

Gaur egun, Etengabeko Merkatuko 48 enpresak osatzen dute FTSE4Good IBEX indizea.

Tresna liderra da merkatuan jasangarritasun-arloko jardunbide egokiak dituzten konpainien bila ari diren inbertitzaileentzat. Halaber, korporazioetan aldaketa positiboak sustatu nahi dituzten eta beren zorroak beren balioekin bat etortzea nahi duten inbertitzaileei laguntzeko balio du.

Indize hori bat dator Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin, eta enpresak gizartearekiko duen erantzukizunaren aitorpen independentea da.

Aintzatespen garrantzitsua da FTSE4Good IBEX burtsa-indizean sartzea; gobernu korporatiboaren eta jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak Taldearen kudeaketan sartzeko eta jardunbide horiek bere balioekin bat etortzeko Euskaltelek egindako ahaleginaren emaitza.

Partekatu

Beste berri batzuk