Euskaltel Urteko Euskal Enpresa
Euskaltelek “Urteko Euskal Enpresa” izateagatik Ramón Rubial 2008 saria jaso du. Sariak 2008an demokraziaren, kultur sormenaren, enpresa aurrerapenaren edo berrikuntza eta balore progresisten alde egiteagatik nabarmentzen diren erakunde edo pertsonek egindako lana aitortzen du. Ramón Rubial Fundazioak sari hau ematearekin batera, “Euskaltelek euskal gizartearen aurrerapenarekiko duen konpromisoa” eta “telekomunikazioen sektorean operadore global gisa finkatu izana” onartzen du.