Euskaltelek bere bezeroei aukera ematen die uda honetako festetan esperientzia esklusiboak bizitzeko

Bizkaia

Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako hainbat ekitalditarako gonbidapenak zozketatuko ditu Euskaltelek.

Bilbo, 2012ko abuztuaren 2a. EAEko hiru hiriburuetako jaietan une paregabeak bizitzeko aukera ematen die Euskaltelek bere bezeroei. Euskal telekomunikazio-operadoreak Gasteiz, Donostia eta Bilboko festa-egitarauetan babesten dituen hainbat jardueratarako gonbidapenak zozketatuko ditu. Zozketa www.gozatueuskaltel.com webgunearen bidez jarraitu ahal izango da; han, interesdunek “Euskaltel Esperientziak” ekimenean parte hartzeko galdetegia bete dezakete.

Gasteizko jaiak

Gasteizen, zozketako irabazleak eta berak aukeratzen duen lagun batek txupinazoa ikusi ahal izango dute, abuztuaren 4an, San Miguel balkoitik, Zeledonen jaitsiera —Gasteizko jaiei hasiera ematen dien ekitaldia— bete-betean ikusteko. Gero, afaria izango dute El Portalón jatetxean, eta, gauari amaiera emateko, Nunca es tarde ikuskizuna ikusiko dute Principal antzokian.

Gainera, aurreko urteetan bezala, Euskaltelek txano laranjak banatuko ditu Txupinazoan. Duela 12 urte hasi zen Euskaltel banaketa hori egiten, eta, oraingoan ere, laranja kolorez estaliko du Andre Maria Zuriaren plaza ospetsua. Hilaren 7an ere banatuko ditu txanoak, Udaletxe plazan, Zeledon Txiki eta Neska Txikiren egunean, eta txikienen parte-hartzea sustatuko du, Arka plazan jarritako mural erraldoia margotzera gonbidatuz.

Donostiako Aste Nagusia

Gipuzkoako hiriburuan, zozketaren irabazleek afaria izango dute Londres hotelean, eta handik ikusiko dute su-festa. Hala, hurbiletik gozatuko dute festa, Euskalteli esker; Su-festaren Nazioarteko Lehiaketa babesten du Euskaltelek, Donostiako Aste Nagusiko ekitaldirik jendetsuena.

Bilboko Aste Nagusia

Bilbon, zozketaren irabazleak abuztuaren 24ko gauean biziko du “Bilboko Aste Nagusiaren Esperientzia”, Euskalduna jauregian ikuskizun bat ikusiz eta Etxanobe jauregian —Kongresu Jauregian bertan— afalduz.

Ekimen honen bidez, telekomunikazio-operadoreak aurtengo udan babesten dituen ekitaldietako parte-hartzaile egin nahi ditu bezeroak. Bigarren urtez jarraian, Euskaltelek bere bezeroentzat esklusiban prestatu dituen “Esperientziek”, uztailean “2012ko Tourreko Esperientzia”rekin hasi zirenek, jarraipena izango dute Gasteizko jaietan, Donostiako Aste Nagusian eta Bilboko Aste Nagusian.

Informazio gehiago, hemen: www.gozatueuskaltel.com

Partekatu

Beste berri batzuk