Euskaltelen 2013ko kamiseta laranjak berriro konektatuko ditu zaleak eta txirrindulari-taldea

Bizkaia

  • Ekainaren 24tik 27ra bitartean eskatu ahal izango da www.euskaltel.com webgunean.
  • Kamisetak eskatzeko lehen bi egunak (ekainaren 24a eta 25a) Euskaltelen bezeroentzat daude gordeta.
  • Kanpainaren gainerako egunetan (ekainaren 26an eta 27an), bezero direnek eta ez direnek eskuratu ahal izango dituzte kamisetak.

Euskaltelen udako kamiseta dagoeneko eskuragarri dute bai bezeroek bai hura eskatu nahi duten txirrindularitzaren zaleek. Gaurtik (ekainaren 24a) ekainaren 27ra bitartean, edo izakinak agortu arte, eska daiteke aurtengo kamiseta laranja.

Kamisetak eskatzeko finkatu diren lehen bi egunak (ekainaren 24a eta 25a) Euskaltelen bezeroentzat soilik dira, eta ekainaren 26an eta 27an, berriz, bezero ez direnek ere izango dute kamiseta eskuratzeko aukera.

Horretarako, erabiltzaileak Euskaltelen webgunean sartu behar du ( www.euskaltel.com/camiseta), eta kamisetaren atalera jo. Formulario bat bete ondoren, berrespen-mezu bat jasoko du eskatzaileak emandako helbide elektronikoan, eta eskaera balioztatu beharko du. Urrats erraz horiek egin ondoren, bost zifrako kode bat jasoko du mugikorrean. Kode hori gorde egin behar da, formularioan aukeratutako saltokian kamiseta jasotzeko.

Kamisetak uztailaren 1a eta 5a bitartean emango dira, Euskaltelen EAEko 64 saltokitan aldi berean.

Tourra martxan den bitartean ere kamisetak banatuko zaizkie uztailaren XX(e)ko etapara etortzen diren zaleei.

Zaleek laranjaz janzten dute Tourra

Duela 13 urte hasi zen Euskaltel kamisetak era masiboan banatzen, Frantziako Tourrean, Grande Boucleko Pirinioetako etapetan, marea laranja osatzeko asmoz. Marea hori kirolaren esparrutik harago hedatu da, eta urtero ikus daiteke adin guztietako jendea kamiseta laranja jantzita Euskadiko edozein puntutan.

Euskaltelen kamiseta Kukuxumusu marrazki-fabrikak diseinatu du azken 11 urteotan, eta, oraingoan, nabarmen aldatu du diseinua aurreko urteetakoekin alderatuta. Edonola ere, taldearen kolore laranja nahastezina eta Kukuxumusuren trazu original eta informalak mantentzen ditu. Aurtengo kamisetak kirol-ehuna du, eta itxura modernoagoa, baina Euskal Herriarekiko lotura mantentzen du, zenbait xehetasunen bitartez: aurrealdean, ikurrina darama, logotipo gisa; “seiburua” ere badu, kirol-jantzien atzealdeko zenbaki klasikoari erreferentzia eginez, eta alboetako josturako zintak ere ikurrinaren koloreak ditu: gorria, berdea eta zuria. Laburbilduz, azken joeretara egokitutako kamiseta da, talde-marka sortzeko egina.

“Ez da kamiseta hutsa” lema du aurtengo kamisetak. Tourrean urtero errepikatzen den fenomeno bat islatu nahi du: Frantziako errepideetan batu eta erraz identifikatzeko moduko giza marea bat osatzen duten zaleen sentimendua eta ilusioa, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak bereziki eta euskal txirrindulari guztiak, oro har, animatzeko. Marea hori eskertu egiten dute txirrindulariek. Hala dio Samuel Sánchezek: “Munduko afiziorik onena da, talde profesional guztiek inbidia diote”.

2013ko Euskaltelen kamisetarekin, txirrindularitzaren zaleek talde laranja animatzeko aukera izango dute Tourraren Pirinioetako etapetan. Eta ezin da ahaztu udako hainbat festa-ekitalditan izaten dela aukera jantzi hori erabiltzeko. Telekomunikazio-operadorearen eta gizartearen arteko harremanaren erakuslea da.

Tourra barrutik bizitzea

Hirugarren urtez jarraian, Euskaltelek aukera emango die bere bezeroei Tourreko etapa bat barrutik bizitzeko eta Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulariekin egun oso bat igarotzeko. Oraingoan, kamiseta eskatzen den webgune berean, www.euskaltel.com/camiseta, nahi dutenek “Tourreko esperientzia 2013” lehiaketan parte har dezakete. Ekainaren 24tik uztailaren 1era arte egongo da irekita lehiaketa, eta uztailaren 2an jakinaraziko da irabazlearen izena. Uztailaren 6ko Pirinioetako etaparako gonbidapen bikoitza izango da saria, eta barnean hartuko ditu Village eremurako sarbidea eta hoteleko gau bat.

Partekatu

Beste berri batzuk