Eusko Jaurlaritzak 350 pertsona bildu ditu pertsonek enpresa- kudeaketako eredu berrietan parte hartzea aztertzeko

Gipuzkoa

Arantza Tapia: “Enpresetan pertsonen kudeaketa hobetzeko eta lan-harremanetan sen ona berrezartzeko tresnak bilatzen ditugu, lehiakorragoak izateko”

  • Eusko Jaurlaritzak 350 pertsona bildu ditu pertsonek enpresa- kudeaketako eredu berrietan parte hartzea aztertzekoEnpresa-elkarteak, gizarte-eragileak, enpresa pribatuak, prestakuntza-zentroak, zentro teknologikoak eta aholkularitza-enpresak bat datoz: berrikuntza beharrezkoa da pertsonen kudeaketan.
  • Eusko Jaurlaritzak hainbat programaren bidez lagunduko dituen ereduek pertsonen gero eta parte-hartze handiagoa sustatzen dute.

350 pertsona inguruk parte hartu dute gaur goizean «Pertsonen parte-hartzean oinarritutako enpresa-kudeaketako eredu berriak» jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatutakoan.

Arantza Tapia sailburuak zuzentzen duen Saileko ordezkariek adierazi dutenez, premiazkoa da kudeaketa-ereduetan jauzi bat egitea, enpresa-proiektu bat partekatzen duten pertsonen artean zubiak eraikitzeko eta enpresako eragile aktibo guztiak gogobeteko dituzten lan-harremanen ereduak lortzeko.

Arantza Tapiak «enpresen demokratizazio handiago baten alde aurrera egitera» animatu ditu alderdi guztiak. Esan duenez, «Jaurlaritza enpresetan kudeaketa aurreratua ezartzeko laguntza- eta aholkularitza-programen buru da, eta enpresa horietako alderdi guztiak –zuzendariak, kudeatzaileak eta langileak– proiektu berberaren parte izatea nahi dugu».

Hizlariak:

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaezek inauguratu du jardunaldia, eta honako hauek izan dira hizlariak: Josetxo Hernandez (ASLEko kudeatzaile eta Euskaliteko presidentea), Fred Freundlich (MIK-Mondragon Unibertsitatea), Lorenzo Mendieta (Alcorta Forging Group), Luis Rodríguez (IDOM), Tomas Arrieta (Lan Harremanetarako Kontseiluko presidentea) eta Juan Mª Otaegui (Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea).

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Gizarte Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik eta SPRIko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak enpresa-kudeaketa hobetzeko uneko estrategia eta tresnak aurkeztu dituzte. Horiek, bada, Kudeabide, Lehiabide eta LANPAR (langileek kapital sozialean parte hartzeko programa) programetan oinarrituta daude.

Hona hemen ondorio nabarmenetako batzuk:

  • Funtsezkoa da enpresa-ereduetan berrikuntza aplikatzea.
  • Pertsonen parte-hartzeak hainbat abantaila ekartzen ditu.
  • Ez da aldaketa saihestu behar; aitzitik, horren alde egin behar da, kate osoari balioa emango dion erreferentziako inguru bat sortzeko aukera bat delako.
  • Pertsonen parte-hartzeak enpresa baten lan-harremanen giroa hobe dezake, eta, horrekin batera, lehiakortasuna.
  • Hainbat aukera: Ez dago parte hartzeko eredu bakar bat.
  • Zer dute berdin? Lehiakortasunera bideratutako eraldaketa eusten dute.
  • Irabazi-irabazi-irabazi estrategia. Onurak bilatzea, formulak egokituta.
  • Ez da hagaxka magikoa. Soila, baina ez erraza.
  • Pertsonek proiektuan parte hartzeak funtzionatzen du. Lantaldeen eta bezeroen gogobetetzea handitzen du.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak hainbat programaren bidez lagunduko dituen ereduek pertsonen gero eta parte-hartze handiagoa sustatzen dute.

Partekatu

Beste berri batzuk