Eusko Jaurlaritzak abendurako iragarri du “Basque Security Operation Center”, Euskadiko lehen zibersegurtasun zentroa

Araba

Arantxa  Tapiak  Sailburuak  adierazi  du  helburutzat  duela  hiritarrak  eta  enpresa-sarea  babestea,  bai  eta  enpresa  espezializatuenei  laguntza  ematea  “segurtasun-teknologiak  eta  -zerbitzuak  garatu  ditzaten  eta  negozio-bide  berrietara  ireki  daitezen”.

  • Estefanía  Beltrán  de  Heredia  Segurtasun  sailburuak  jakinarazi  du  Ertzaintzak  2016an  ezagutu  eta  ikertu  dituen  legez  kanpoko  ekintza  penaletatik  %10  ziberdelituak  izan  direla.
  • SPRI  Taldeak  Basque  Industry  4.0  Jardunaldi  Tematikoen  barnean  antolatutako  ekitaldi  batek  zibersegurtasuna  izan  du  aztergai  Hernanin.

ciberseguridadArantxa  Tapiak,  Ekonomi  Garapen  eta  Azpiegitura  sailburuak,  esan  du  abenduan  martxan  egon  litekeela  Euskadiko  lehen  zibersegurtasun  zentroa,  “Basque  Security  Operation  Center”  izenekoa.  “Zibersegurtasun  arloko  Zentro  Operatibo  bat  eduki  nahi  dugu,  errealitate  horren  aurkako  prebentzio-  eta  erreakzio-lanak  egiteko  eta  zibermehatxuari  erantzuteko,  edonondik  datorrela  ere”  adierazi  du  ostegun  honetan  sailburuak,  Hernaniko  Orona  eraikinean  zibersegurtasunari  buruz  egin  den  jardunaldi  batean.

Irakurtzen jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk