Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako startupen 48 proiektu babestu dituzte urtearen lehen sei hilabeteetan
Urtearen lehen sei hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI Taldearen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 800.000 eurorainoko laguntzak eman dizkiete Gipuzkoako startupen 48 ekintzailetza-proiekturi
BIC Gipuzkoa zentroaren tutoretzapean garatuko diren ekimen ekintzaile horietako gehienek zerikusia dute 4.0 Industriarekin, baina baita ere arkitektura sektorearekin, kirolarekin, aeronautikarekin, edo hondakinen birbalorazioarekin.
Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea partaide dira erdibana BIC Gipuzkoa Enpresa eta Berrikuntza Zentroan. 1993an sortu zenetik, motor garrantzitsua da eskualdearen garapenerako, nahikoa gaitasun duelarik Gipuzkoako ekintzaile eta enpresa berrien premia zehatzei aurrea hartzeko, egokitzeko eta erantzuteko. Orobat helburutzat du berrikuntza eta prestakuntza sustatu eta enpresa-jarduera indartzea bere ingurune geografikoan, lankidetza estuan arituz Teknologi Zentroekin, erakunde publiko nahiz pribatuekin eta Unibertsitateekin