Eusko Jaurlaritzak irailera arte luzatu du Basque Industry 4.0 laguntzak eskatzeko epea
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez, irailaren 6ra arte luzatu du Basque Industry 4.0 programako laguntzak eskatzeko epea. Joan den maiatzean abiarazitako programa horren helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela eta izen bereko estrategiaren barruan kokatzen da
Basque Industry 4.0 estrategia Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko. “Basque Industry 4.0 programak babesa ematen die “teknologia hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.