Eusko Jaurlaritzak irailera arte luzatu du Basque Industry 4.0 laguntzak eskatzeko epea

Gipuzkoa

Eusko  Jaurlaritzak, SPRIren  (Enpresen  Garapenerako  Euskal  Agentzia)  bitartez,  irailaren  6ra  arte  luzatu  du Basque  Industry  4.0 programako  laguntzak  eskatzeko  epea.  Joan  den  maiatzean   abiarazitako  programa  horren  helburua  da  euskal  enpresa  industrialak  4.0  Industrian  sar  daitezela  eta  izen  bereko  estrategiaren  barruan  kokatzen  da

  Basque  Industry  4.0  estrategia  Eusko  Jaurlaritzak  diseinatu  duen  lan-mapa  bat  da,  bere  bitartez  euskal  industria  Europako  abangoardian  kokatzeko. “Basque  Industry  4.0  programak  babesa  ematen  die  “teknologia  hornitzaileen”  teknologia  manufakturako  enpresa  industrialetara  transferitzea  helburu  duten  industri  ikerketako  eta  garapen  esperimentaleko  proiektuei.  Programa  horren  bitartez,  EIKTen  arloko  I+G-ko  proiektuen  emaitzak  azkarrago  transferituko  dira  merkatura.  Basque  Industry  4.0  programak  2,5  milioi  euroko  zuzkidura  du  eta  helburua  da  diru  horrekin  25  proiektu  bultzatzea.  Ekimen  honen  laguntza  jasotzen  duten  bakarkako  proiektuek  gehienez  150.000  euroko  diru-laguntza  jaso  dezakete,  eta  lankidetzan  eginiko  proiektuek,  berriz,  gehienez  300.000  euro  proiektuan  parte  hartzen  duten  enpresa  guztientzat.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk