CLUB PARKE, Arabako Parkeko enpresentzako eta langileentzako ekimen berritzailea

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia eta Javier Hurtado de Mendoza, Club Parkekoa, izan dira ekimen berri hau aurkeztearen arduradunak

Parkeen Sareko Kooperazio eta Enpresei zuzendutako Zerbitzuetarako Sailak eskaintzen dituen balio erantsiko zerbitzuen artean dago Club Parke

PHOTO-2018-06-27-13-19-48 (002)Bizkaiko Parkean arrakasta handiarekin martxan jarri ostean, Club Parke errealitate bihurtu da dagoeneko Arabako Parke Teknologikoan ere. Lanean hilabeteak igaro ondoren, ekimen berritzaile hau Parkeko enpresetako langileei aurkeztu zaie.

Besteak beste, aisia, osasuna, kirola, prestakuntza eta kulturarekin loturiko jarduerak antolatuko ditu klubak, baina lan-eremuari begira. Jarduera horiek aisialdiarekin erlazionatu ohi ditugun arren, herrialde askotan geroz eta joera handiagoa dago horrelako ekimenak antolatzeko. Estatu Batuetan, esaterako, “life-style campusses” deritze, inguru integratu eta harmonikoa eratu guran, halako elkarteak dituzten parke zientifikoei. Gainera, abantaila asko dakartzate bai enpresentzat bai langileentzat. Bere aurkezpenean, berba hauek erabili ditu Itziar Epalzak: lanean gusturago egoteko aukera nabarmendu gura genuke. Dudarik gabe, gustura bagaude, gure jardunari etekin handiagoa atera ahalko diogu eta eraginkorragoak izango gara. Pertsonak zenbat eta gusturago egon, zenbat eta handiagoa izan euren motibazioa eta ilusioa, hainbat eta hobea izango da enpresaren arrakasta kolektiboari egin diezaioketen ekarpena”.

Bestalde, Club Parke-ko arduradun Javier Hurtado de Mendozak ekimenaren helburuak azaldu ditu: “Parkeko bizitza dinamizatzea, baita langileen eta enpresen arteko sinergiak zein harremanak hobetzea ere”. Gainera, nabarmendu duenez, “prestakuntza-, gastronomia- zein kirol-ekimenak antolatzen ditugu enpresentzat, haien instalazioetan bertan zein kanpoan”.

ELKARTEKO KIDE DIREN ENPRESENTZAKO ETA BERTAKO LANGILEENTZAKO ONURAK

Club Parke-ko kide diren enpresek askotariko onurak izango dituzte, hala nola haien erakundearen eraginkortasuna hobetzea, kide diren enpresen arteko sinergiak, erantzukizun sozial korporatiboa sustatzen jarraitzea eta lehiarako abantailak.

Bestalde, enpresetako langileek doako edo diruz lagundutako ekintzetan parte hartu ahalko dute; deskontu esklusiboak izango dituzte asia, kirol eta osasunarekin loturiko ekintzetan, haien osasun fisikoa eta psikikoa hobetuko da, etab.

Asko izango dira aurten egingo diren ekintzak, eta webgunean dituzue ikusgai: www.clubparke.net