Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren berri emango die euskal ETEetako mila zuzendaritza-kargu ingururi

Bizkaia

–      Urte honetan SPRIk 55 lantalde dinamizatuko ditu; eta horien artean daude beren kudeaketa hobetzeko konpromisoa hartu duten euskal enpresetako 1.000tik gora zuzendaritza-kargu eta kudeatzaile.

–      Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak garatutako ekintza hau Innobideak-Prestakuntza programan integratzen da, zeina aldi berean Innobideak estrategiaren barruan sartzen baita eta Kudeaketa Aurreratuaren Ereduko sei punturik garrantzitsuenak lantzen baititu: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak.

–      http://www.spri.eus/es/eventos?category=43

logo spri2014an ETEetako milatik gora zuzendaritza-kargu eta kudeatzailek ekintza batean parte hartuko dute beren antolakundeen kudeaketa ereduan Kudeaketa Aurreratua ezartzeko. Ekintza hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Innobideak estrategiaren barruan dago, SPRI-Taldeak -Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia- garatzen du eta Euskalit -Bikaintasunerako Euskal Fundazioa- du laguntzaile.

Innobideak-Prestakuntza programaren barruan kokatutako ekintza horrek helburutzat du Innobideak estrategiari eta eskaintzen dituen instrumentuei buruzko informazioa eta ezagutzak ematea, zuzendaritza-taldeek Kudeaketa Aurreratuko eredua ezar dezaten beren antolakundeetan eta, bide horretatik, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatu dezaten.

Enpresa industrialetako eta horiekin lotutako zerbitzu enpresetako kudeatzaileei eta zuzendaritza-karguei zuzendurik dago, doakoa da eta bosna orduko sei modulu independente ditu. Horietako bakoitzean enpresen kudeaketarako funtsezkoak diren alderdiak landuko dituzte: Estrategia, Emaitzak, Bezeroak, Pertsonak, Berrikuntza eta Konpromiso Soziala.  Izena emateko: http://www.spri.eus/es/eventos?category=43.

Nobedade gisa, irailetik aurrera eta Innobideak estrategiaren Lehiabide alderdia indartzeko, modulu berri bat eskainiko da Negozio Ereduaren arloko berrikuntzari buruz. Modulu horretan beharrezko giltzarriak eta kontzeptuak irakatsiko dira enpresa parte-hartzaileen negozio eredua eta merkatu segmentuak, produktuak edo zerbitzuak definitzeko eta berritzeko.

Aurten 55 saio planifikatu dituzte hiru lurralde historikoetan banaturik eta helburua da 1.000 kudeatzaile eta zuzendaritza-karguk parte har dezatela. Ekainera arte 462 parte-hartzaile igaro dira programatik. Hauxe da lehiakortasunaren hobekuntza prozesuari ekin dioten euskal enpresetako zuzendaritza-karguen banaketa lurralde historikoka: 224 parte-hartzaile Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta 75 Araban.

Programaren saioek formatu berbera dute, bosna orduko iraupena duten doako saio independenteak dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara ematen direnak. Parte hartu nahi duten zuzendaritza-karguek nahi duten moduluetan eman dezakete izena.

Ospe handiko 20 aholkulari inguruk dinamizatuko dituzte edukiak, denak ere enpresen kudeaketaren esparruko espezialitateetan adituak. Horretarako, kasu praktikoak azaldu eta metodologia praktikoak garatuko dituzte, parte-hartzaileentzat errazago izan dadin barneratutako ezagutzak beren antolakundeetan ezartzea.

Innobideak Estrategia

Innobideak estrategiak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die euskal enpresei, kudeaketako laguntza instrumentuak eskainiz. Estrategiak Innobideak-Lehiabide eta Innobideak-Kudeabide laguntza programak barne hartzen ditu, Innobideak-Prestakuntza programak emandako prestakuntzarekin batera. Eredu berriak hedatzen ditu, enpresariei ulertarazteko enpresa-sareak  etengabe bereizi behar duela balio eta efizientzia hobea eskainiz bere produktuen fabrikazioan edota balio erantsi handiagoko zerbitzuak emanez.

Innobideak estrategia Eusko Jaurlaritzak garatu du hiru Foru Aldundien konpromisoarekin, gure erkidegoko enpresek arrakastaz aurre egin diezaioten gaur egun bizi dugun testuinguru ekonomiko zailari, non nagusi baitira globalizazioa eta eskaera ezaren ondoriozko merkatuko desorekak.

Partekatu

Beste berri batzuk