Arabako Teknologi Parkeak Eusko Legebiltzarraren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo batzordearen bisita izan du gaur goizean eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentea, Francisco Berjón, eta Miñanoko Parkeko zuzendari-kudeatzailea José Manuel Nogalesen harrera izan du.
Bisitaldian, legebiltzarkideek zuzenean Parkeari dagozkiozan azken berriak ezagutu ahal izan dituzte, berehalako proiektuak, inbertsioak, etabar.Ondoren, Tecnalia-EUVE (European Virtual Engineering)-ren egoitzan eta inauguratu berria den E8 eraikinean izan dira.