EUSKOTEK aldizkariaren 56.zenbakia argitaratuta

Gipuzkoa

  • 15 urte bete ditu apirilean Euskadiko Teknologi Parkeen aldizkariak.
  • Peruko Lehen Ministroak egindako bisita gai nagusi duen zenbaki honetan, CIC biomaGUNEko Zuzendari Zientifikoaren elkarrizketa eta IK4ko Zuzendari Nagusiaren iritzi artikulua dira aipagarri.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak editatzen duen EUSKOTEK aldizkariaren 56.zenbakia argitaratu dugu. Urteko bigarren hiruhilabetekoari dagokion ale honetan, Peruko Lehen Ministroak Arabako Teknologi Parkera egindako bisita da azaleko gaia eta barruko orrialdeetan, gai honi lotuta, Juan Jimenez Mayor, Peruko gobernu-buruak aldizkariari eskainitako elkarrizketa agertzen da.

Elkarrizketaren atalean, erdiko orrialdeetan, CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa den Luis Liz Marzani egindako elkarrizketa dago; bere etorreraz, zentroaren baliabideez eta erronkez hitz egin dugu urtarrilean erantzunkizun hori hartu zuen zientzilariarekin.

Iritziari eskainitako orrialdeak berriz, Jose Miguel Erdozain, IK4ko zuzendari nagusiak bete ditu, I+G+Bren aldeko apustua ardatz nagusi hartuta.

Hau guztiaz gain, gure Parke Teknologikoen eta bertan kokatutako enpresen jardunak eta albisteak daude aldizkarian.

EUSKOTEK 56 ikusi/eskuratu

EUSKOTEK – 15 urte

1998.urteko apirilean argitaratu zen EUSKOTEKen lehen zenbakia: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Etorkizuneko Erronka izenburua azalean, garai hartan hiru parke teknologikok osatzen zuten sarean 104 enpresa eta 3.541 lanpostu zeudela azpimarratuz. 15 urte ondoren, Euskadiko Teknologi Parkeetan 430 enpresa daude lanean eta lanpostuak 15.000ra heltzear daude. Lehen zenbaki hori ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen: EUSKOTEK 1.zenbakia

Ordudanik, hiru hilabetetik behin argitaratu da EUSKOTEK; urteak joan, urteak etorri, bere diseinuan aldaketak eta eguneratzeak izan badira ere, aldizkariaren xedea tinko mantendu da Euskadiko Teknologi Parkeen errealitatearen islada izan nahi horretan. Orain arte argitaratutako zenbaki guztiak eskuragarri daude, Euskadiko Parke Teknologikoen web gunean: EUSKOTEK bilduma

Partekatu

Beste berri batzuk