EHU/UPV udako ikastaroak: 4.0 Enpresa: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasunaren iturri

Azken urteotan iraultza oso bizia bizitzen ari gara, eraldaketa digitalaren ondorioz. Aldaketa sakonak eragiten ari dira produktibitatean, kontsumoan, enplegagarritasunean, ongizatean eta abarretan, eta aldaketa horiek eragina dute ekonomian eta gizartean, oro har, eta erakundeen eta pertsonen kudeaketan, bereziki.

Ikastaro honek Eraldaketa Digitalean jarri nahi du arreta, pertsonak giltzarri diren prozesu disruptibo gisa. Eraldaketa digitalaren erronka ez da erronka teknologikoa bakarrik, baita antolamendukoa ere, eta, beraz, pertsonak protagonista diren eredu berri bat eskatzen du. Antolakuntza-eredu integratu bat, lankidetza, tresna digitalak eta teknologia aprobetxatzea eta adimen kolektiboa garatzea ahalbidetuko duena, gizarte digital inklusiboa eta jasangarria lortzeko.

Prestakuntza hori bat dator Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen den DIGITAL MANAGEMENT & ERP: ENPRESAREN KUDEAKETA 4.0 masterrarekin, eta ahalmen horren ardatz estrategiko batekin: gaitasun digital aurreratuen garapenean eta 4.0 Enpresaren kudeaketan posizionatzea, lurraldearen eraldaketa digitalerako eragile proaktibo bihurtuz.

Helburuak

Eraldaketa digitala aldaketaren kudeaketa gisa ulertzen laguntzea, teknologia disruptiboak eta antolaketa- eta harreman-eredu berriak erabiliz, enpresen lehiakortasuna eta pertsonen ongizatea hobetzeko.

Gizarte digital inklusiboak duen garrantziari heltzea eta pertsonek eraldaketa digitaleko prozesuetan duten funtsezko balioa agerian uztea.

Arrakasta-kasuak azaltzea, non prestakuntza, enpresa-kultura eta lidergo inklusiboa funtsezkoak izan diren erakundeen digitalizazioa bultzatzeko.

Prestakuntzaren garrantzia nabarmentzea, bai gaitasun digitaletan, bai tresna eta trebetasun bigun berrietan (reskilling eta upskilling), pertsonek gizartearen eraldaketa digitalerako duten egokitzapena eta ekarpena errazteko.

Enpresa-eremuan eraldaketa digitalari lagunduko dion esparru etiko baten beharra agerian uztea, gizarte digital jasangarri baterantz aurrera egiteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

INFORMAZIOA

Xehetasunak

Data

2023ko ekainaren 14a

Ordua

09:00 - 19:15

Kokapena

Vitoria-Gasteiz Campusa/Euskadiko Parke Teknologikoa

Antolatzailea

EHU/UPV

Partekatu

Beste ekitaldiak