Enpresa-aliantzak

Irailaren 20an, 9:30ean

Donostia Campusa-Euskadiko Parke Teknologikoa

AURREZ-AURREKOA + ON LINE

Euskadiko Parke Teknologikoa, IKEI research & consultancy erakundearekin lankidetzan, jardunaldi baterako deia egiten dizue, enpresa-aliantza bat diseinatzeak, abian jartzeak eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzuteko.

Enpresa-aliantza, estrategiatzat hartuta, konpainien jabetzak eta zuzendariek gero eta gehiago aintzat hartzen duten tresnetako bat da.

Hala ere, denboran arrakasta izango duen enpresa-aliantza iraunkor bat garatzea ez da lan erraza. Arrisku batzuk, neurri handi batean, aliantza eratzeko prozesua bera behar bezala planifikatuz eta landuz arindu daitezke.

Urrunago iristeko, aliatu zaitez

Ikuspegi batez ere praktikoa izanik, jardunaldia enpresa-aliantza bat sortzen duten elementuak aztertzera bideratuko da, baita aliantza horiek gauzatzeak dakartzan onurak, dauden aliantzen tipologia, horien instrumentazioa eta kudeaketa ere, Bazkideen Itunean egituratuta. Itun horretan, aliantzako kideen arteko funtzionamendua eta harremanak arautuko dituzten akordioak, konpromisoak eta gainerako klausulak jasotzen dira.

EDUKIA

  1. Enpresa-aliantzak: testuingurua
  2. Aliantzak eratzea; motak eta horiek prestatzeko metodologia
  3. Aliantzaren instrumentazioa: bazkideen ituna; klausula ohikoenak
  4. Ondorioak
  5. Esperientziak bertaratutakoekin partekatzea

Hizlariak: Luis Villanueva eta Joanes Alkorta

IZENA EMAN HEMEN

Xehetasunak

Data

2023ko irailaren 20a

Ordua

09:30 - 11:30

Other Locations

Antolatzailea

Parque Tecnológico de Euskadi

Partekatu

Beste ekitaldiak