FUTBOL 7 KLUBA TXAPELKETA

Klubak lehenengo futbol 7 txapelketa antolatzen du! Maila guztiei zuzendutako txapelketa izango da, goiz batean ospatuko dena eta ondo pasatzea helburu izango duena. Osatu 7 eta 10 laguneko ekipo bat, Parkeko 5 langilerekin gutxienez, eta animatu neskak ere, taldeak mistoak izan daitezke eta!
- Gehienez 8 talde.
- Tokia: Errekalde belar artifizial zelaia (Zamudio).
- Prezioa: Sarrera orokorra: 200,00€ ekipoko.
- Hornitzailea: La Liga de las Empresas.
- Izena emateko azken eguna: ekainak 28.
- Beharrezko materiala: Futbolean aritzeko arropa egokia, belar artifizialean jolasteko botak barne. Berna-babesak hautazkoak dira baina gomendagarriak.