GMV INNOVATING SOLUTIONS – Zure negoziorako lankidetza-aukerak

K·business ekimen berri hau Euskadiko Parke Teknologikoen eta Cartujako Zientzia eta Teknologi Parkearen arteko lankidetzatik sortu da, eta parke horietan kokatutako erakundeen negozioak bultzatuko dituzten ekimenak eta sinergiak bilatzea du helburu.

 

Hori dela eta, lehenengo edizio gisa, Euskadiko Parke Teknologikoetan eta Cartujako Zientzia eta Teknologia Parkean dauden erakundeak, Cartujako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresa eragile hau hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute, sinergia posibleak aztertu ahal izateko.

 

 

GMV 1984an sortutako talde teknologiko espainiarra da, kapital pribatukoa da eta ondoko sektoreak xede dituen nazioarteko presentzia du: Espazioa, Aeronautika, Defentsa eta Segurtasuna, Garraio Sistema Adimendunak, Automozioa, Zibersegurtasuna, Osasuna, Industria, Finantzak eta Informazioaren Teknologikak Administrazio Publikoentzat eta enpresa handientzat. 3.000 profesional baino gehiagorekin, gaur egun filialak ditu Espainian, AEBetan, Alemanian, Frantzian, Polonian, Portugalen, Errumanian, Erresuma Batuan, Herbeheretan, Belgikan, Malaysan eta Kolonbian; gainera, fakturatzen duenaren % 75, bost kontinenteetan hedatutako nazioarteko proiektuetatik dator. Konpainiaren hazkunde-estrategia etengabeko berrikuntzan oinarritzen da eta fakturazioaren % 5 I+G+b-ra bideratzen du.

 

Teknologikoki aurreratuak diren konponbideak lagun, GMVren helburua bezeroen prozesuei laguntzea da, bizi-ziklo osoa barne hartzen duten sistema integratuak, produktuak eta zerbitzu espezializatuak eskainiz. Era guztietako zerbitzuak: aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak, software eta hardware garapena, giltza eskura duten sistemen integrazioa, eragiketetarako euskarriak, e.a.

 

 

Ekimena bi atal desberdinduetan banatuko da:

 

1. ATALA – 2023ko maiatzaren 18a àGMV Solutions-en aurkezpena: beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko eremuak eta proiektuak.

 

·         2023ko maiatzaren 18tik 24raà Zure proiektua aurkezteko eta sinergiak aztertzeko aldebiko bilera bat eskatzeko epea.

 

2. ATALA – 2023ko ekainaren 7aà Onartutako aldebiko bilerak egitea

 

Ez galdu ekitaldi bakar eta  zure erakunderako onuragarri honetan parte hartzeko aukera.

Maiatzak 17a baino lehen eman izena(*)!

IZENA EMAN HEMEN 

(*) Alde biko bilera bat egiteko aukera izateko, beharrezkoa da datorren maiatzaren 18ko aurkezpen-saioan egotea.

Xehetasunak

Data

2023ko maiatzaren 18a

Ordua

10:00 - 11:00

Kokapena

On line

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak