I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia – ENERGIA

SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan, jardunaldi hau antolatu dute. Bertan, I+G+B proiektuetarako deialdiak aurkeztuko dira nazioz haraindiko lankidetzan, energiarekin lotuta: energia berriztagarriak; energia-sistemak, sareak eta biltegiratzea; CO2 atzitzeko eta biltegiratzeko teknologia; eraginkortasun energetikoa industrian, eraginkortasun energetikoa hirietan eta abar. Jardunaldian parte hartuko dute, halaber, Tecnalia zentro teknologikoak, Energia Klusterra elkarteak eta Europako EIT InnoEnergy ekimenak.

Jardunaldiaren helburuak:

Jardunaldiaren helburua Horizonte Europa programaren 5. klusterraren (Energia) lan-programa berria aurkeztea eta aztertzea da. Horretarako, kluster horren Harremanetarako Puntu Nazionala (NKP) egongo da, eta 2023-2024 deialdia finantzatzeko aukeren eta proposamenen prestaketaren berri emango du. Teknaliak ere bere esperientziei buruz hitz egingo du ebaluatzailearen ikuspuntutik.

Era berean, EIT InnoEnergy europar ekimenak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko dira, ELBE Euroklusterraren esparruko kateko finantzaketa barne. Bestalde, SPRI taldeak “Clean Energy Transition Partnership” delakoaz hitz egingo du, trantsizio energetikoa bultzatu eta bizkortzeko I+G+b arloko programa nazional eta erregionalen lankidetzaz.

Azkenik, Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoak euskal enpresei beren I+G+b nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuak ezagutzera emango dira.

Nori zuzenduta:

Enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako eta abarretako pertsonei zuzenduta dago jardunaldia, I+G+b arloan zuzendaritza- edo teknika-erantzukizunak dituztenei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei.

Elkarrizketak CDTIrekin:

Jardunaldian zehar, hizlariekin bilerak egin ahal izango dira. Zure ideia edo proiektu-proposamena berrikusi nahi baduzu, izena emateko inprimakia bete eta zure proiektuarekin lotutako informazioa sartu behar duzu. Hizlariekin bilerak eskatzeko azken eguna 2023/01/25a izango bada ere, guztientzat ordubete baino ez denez, inprimakia lehenbailehen betetzea gomendatzen dugu. Eskaera-ordena zorrotzean hartuko dira kontuan, dagoen denbora bete arte.

*Oharra: jardunaldira joateko, beharrezkoa da «Eman izena» botoiari emanda izena ematea. CDTIrekin elkarrizketa egiteko inprimakia osagarria da, baina bakarrik interesa izanez gero.

Egitaraua

Programa

9:30

Ongi etorriaAlberto Fernández. Director de Teknologia eta berrikuntzako zuzendaria. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.

9:45

Horizonte Europaren 5. Klusterrean (Energia) 2023rako eta 2024rako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako deialdiak.Cristina Garrido. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI

10:15

Proiektu-proposamen arrakastatsu bat prestatzeko lehen urratsak.Cristina Garrido. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI

10:30

Esperientziak, aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik.Nora Fernandez Perez, Energia eta Ingurumen Atala, Teknalia Research & Innovation

10:50

Etenaldia

11:20

EIT InnoEnergy: energia jasangarrian berritzaileak diren enpresen inbertsioa eta azelerazioa.Mikel Lasa. CEO. EIT InnoEnergy Iberia.

11:40

Clean Energy Transition Partnership, I+G+b arloko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko.Amaia Martínez Muro. Teknologiako arduraduna. SPRI

12:00

Zer da ur-jauzi bidezko finantzaketa? ELBE Euroklusterraren adibidea.Marcos Suárez, Energia Klusterreko Proiektuen arduraduna eta ELBE aliantzaren koordinatzailea

12:20

I+G+B nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak: bezeroaren bidaia. Enpresei berrikuntza- eta nazioartekotze-prozesuetan laguntzeko hurbilketa berria.Arturo Antón, Enterprise Europe Network, SPRI

12:40

Jardunaldiaren amaiera.

13:00-14:00
Aldebiko elkarrizketak hizlariekin, hala eskatuta.

IZENA EMATEA 

Xehetasunak

Data

2023ko urtarrilaren 30a

Ordua

09:30 - 15:00

Other Locations

Partekatu

Beste ekitaldiak