METAPOSTAko zibersegurtasuneko sentsibilizazio jardunaldia

METAPOSTAk soluzio digitalak eskaintzen ditu, besteak beste, edozein erakunderi ziberdelituen aurrean komunikazio-kanal segurua izateko aukera ematen diotenak.

Ziberdelitu horiek gero eta ohikoagoak direla jakinda, METAPOSTAk Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren mendekoa) antolatutako jardunaldira gonbidatzen zaituzte.

Datorren ekainaren 13an, 9: 30ean, Arabako Parke Teknologikoko Eraikin Nagusian.

Jardunaldi hau enpresako zibersegurtasunean zentratuko da. Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresa bateko arduradunentzat. Arrazoiak asko dira: enpresaren jarduera geldiaraziko duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialerako sarbidea babestea, dokumentazioa galtzea saihestea, etab.

Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egoera zibersegurtasuneko mehatxuei dagokienez, zein arriskuri aurre egin behar dieten enpresek, eta edozein erakundek egin beharreko urratsak aztertuko ditugu zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko.

Hartzaileak: enpresaren edo haren sailen baten gainean erantzukizuna duen edo izango duen edonori zuzenduta dago jardunaldia: ekintzaileei, negozio-arlo desberdinetako arduradunei, gerenteei, zuzendariei eta abarri. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea.

Jardunaldira joan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

Posta elektronikoz: metaposta@metaposta.com

Telefonoz: 943 000833

Gure chaten bidez (www.metaposta.com)

Xehetasunak

Data

2023ko ekainaren 13a

Ordua

09:30 - 11:30

Other Locations

Antolatzailea

Metaposta

Partekatu

Beste ekitaldiak