SMART BUILDING, ETORKIZUNEKO ERAIKINAK

«Smart building» edo eraikin adimenduna teknologia aurreratuak erabiltzen dituen egitura mota bat da, funtzionamendua eta eraginkortasuna kontrolatzeko eta optimizatzeko. Erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna maximizatzeko diseinatuta egon ohi dira, eta, aldi berean, kostu operatiboak eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.
Smart building-etan erabiltzen diren teknologia ohikoenetako batzuk honako hauek dira:

  • Sentsoreak eta automatizazio-sistemak: sentsoreek datuak biltzen dituzte (tenperatura, hezetasuna, argiztapena, airearen kalitatea, etab.), berokuntza, aireztapen eta aire girotuko sistemak (HVAC), argiztapena eta erosotasun-baldintza egokiei eusteko beste sistema batzuk automatikoki doitzeko erabiltzen direnak.
  • Energia kudeatzeko sistemak: energia-kontsumoa gainbegiratzeaz arduratzen dira eta erabilera optimizatzea ahalbidetzen dute. Eguzki-panelak, energia biltegiratzeko bateriak eta energia monitorizatzeko sistemak izan ditzakete.
  • Komunikazio-sareak: datuak denbora errealean transmititzeko aukera ematen dute eraikineko sistemen eta gailuen artean.
  • Datuak kudeatzeko plataformak: datuak biltzea, biltegiratzea, aztertzea eta bistaratzea ahalbidetzen dute. Sistema horiek datu-baseak izan ditzakete hodeian, Big Data eta IA aztertzeko sistemak eta datuak bistaratzeko aplikazioak.

 

Jardunaldi honetan, teknologia horiek eraikin batean ezartzeko kontuan hartu beharreko eraikin egoera, joerak eta alderdiak aztertuko dira, baita eta arrakasta kasu batzuk ere.

INFORMAZIOA

Xehetasunak

Data

2023ko maiatzaren 18a

Ordua

09:00 - 13:00

Other Locations

Partekatu

Beste ekitaldiak