SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren 2022ko laguntzak eta zerbitzuak enpresentzat
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren 2022ko laguntza eta zerbitzuei buruzko jardunaldi presentzialetara gonbidatzen zaituzte. Jardunaldiak martxoaren 11, 16 eta 17an izango dira, 9:30etik 11:00etara, Bizkaiko eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeetan eta Arabako Teknologia Parkean.
Jardunaldi horien helburu nagusia laguntza eta zerbitzu horiei buruzko zalantza praktikoak argitzea da. Horregatik, izen ematearekin batera, jardunaldietarako galderak bidaltzera animatzen zaituztegu. Galdera-erantzunak gai-multzoka taldekatu eta erantzungo dira.
EGITARAUA | |
9:30 Ongietorria
Itziar Epalza. Teknologi Parkeen Sareko Zuzendari Nagusia |
|
9:45 Laguntzak programak eta zerbitzuak
· Teknologia eta Berrikuntza Amaia Martinez, Teknologiako Arduraduna Josu Ocariz, Berrikuntzako Arduraduna · Eraldaketa Digitala Javier Múgica, Eraldaketa Digitalaren arloko Programa eta Zerbitzuen Arduraduna · Ekintzailetza eta Industria Garapen Imanol Cuétara, Ekintzailetzaren eta Garapen Ekonomikoaren Arduraduna · Nazioartekotzea Basque Trade & Investment-eko Enpresa Nazioartekotzeko zuzendaria Maite Subinas, Basque Trade & Investment-eko Enpresa Zerbitzuen arduraduna |
|
11:30 Galde-eskariak
11:45 Kafea |