Zibersegurtasuna B2B online topaketa

DISRUPTIVEk, Espainako Teknologia Disruptiboen Plataformak antolatuta, hurrengo ekainaren 30ean, 9:30etatik 13:00etara Zibersegurtasunaren inguruko B2B online topaketa antolatu du.

Topaketa, online formatuan ZOOM plataformaren bidez izango da eta zibersegurtasunaren arloan teknologia digital disruptiboen aplikazioan nabarmentzen diren erakunde eta enpresak izango ditu.  Ponentzietarako tarte bat izango da hasteko, eta jarraian B2B bilerak egiteko aukera izango da.

Ponentziak:

 

09:30 – 09:40   Teknologia Disruptiboen Plataformaren aurkezpena (DISRUPTIVE) – Felipe Romera – APTEko lehendakaria.

 

09:40 – 10:00   Estatuko Ikerketa Agentziaren Laguntza Programak – Mª Ángeles Ferre. Gaikako Programa Zientifiko-Teknikoen arduraduna – Estatuko Ikerketa Agentzia

 

10:00 – 10:15 RETECH Zibersegurtasuna: Oraina eta etorkizuna – Sara García Bécares – RETECHeko arduraduna (Espezializazio Teknologikoko Lurralde-Sareak – INCIBE. Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala.

 

10:15 – 10:30 Zibersegurtasun industrialaren aplikazio berriak ingurune bateratuetan. Alvaro García García. IKT-Industria 4.0 eta Automatizazio arloko arduraduna- Cidaut. Garraio eta Energiaren Ikerketa eta Garapenerako Fundazioa

 

10:30 – 10:45 Zibersegurtasunaren estrategia, joerak eta erronkak. Zer espero dugu datozen urteetan? Mar López Gil. Sektore Publikoko eta Osasuneko zuzendaria eta Teknologiako Zentro Aurreratuko Segurtasuneko arduraduna – Accenture

 

10:45 – 11:00 Teknologia berrien eginkizuna zibersegurtasunean. Ana Ayerbe. DIGITAL CORESeko zuzendaria TECNALIAn eta RENICeko Lehendakaria

 

11:00 – 11:30 Zibersegurtasuneko teknologia disruptiboen enpresa-aplikazioaren kasu praktikoen adibideak.

 

Aldebiko topaketak:

 

11:40 – 13:00 Eskariaren eta eskuragarritasunaren araberako alde biko erroak.

 

Zibersegurtasunaren arloko erakundea bazara eta aldebiko topaketetan parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman behar duzu izena. Izena emateko epea 2023ko maiatzaren 25ean bukatuko da.

 

Hitzaldien lehen zatira joatea besterik ez baduzu nahi, eman izena esteka honetan.

Xehetasunak

Data

2023ko ekainaren 30a

Ordua

09:30 - 13:00

Kokapena

On line

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak