Zukerman, Forsyth eta Sietzen nazioarteko izarrak izango dira Miramongo Matineen ziklo berriko protagonistak
Salgai daude jada urriaren 5ean 16 musika hitzordu berri izango dituen Euskadiko Orkestraren ganbera musikako ziklorako sarrerak eta abonuak.
Pinchas Zukerman biolin-jotzaileak, Amanda Forsyth txelo-jotzaileak eta Christoph Sietzen perkusio-jotzaileak ganbera-kontzertuak eskainiko dituzte orkestraren Denboraldi Sinfonikotik igaro ondoren, eta Euskadiko Orkestrako hainbat kidek gainerako programazioa hartuko dute.
- Urriak 5: Ensemble Phantasy
- Urriak 26: Kup Taldea
- Azaroak 9: Liberty Taldea
- Azaroak 16: Miramon Brass
- Azaroak 30: Pinchas Zukerman & Amanda Forsyth
- Abenduak 14: Izai
- Urtarrilak 11: Eguzkilore
- Urtarrilak 25: Romantic Group
- Otsailak 8: Tronboi-trifekta
- Otsailak 22: H.E.C.
- Martxoak 1: Ensemble Éclatant
- Martxoak 15: Euskadiko Orkestraren Perkusio-Saila + Christoph Sietzen
- Apirilak 5: Vorágine
- Maiatzak 3: Borodin Ensemble
- Maiatzak 17: Belharra
- Maiatzak 31: Barrococo
Informazio gehiago eta sarreren salmenta hemen