Zure negoziorako lankidetza-aukerak gurekin: INGETEAM

Urriak 3, 10:00etan – ON LINE

K·business ekimen berri hau Euskadiko Parke Teknologikoa eta Cartujako Zientzia eta Teknologi Parkearen arteko lankidetzatik sortu da, eta Parke horietan kokatutako erakundeen negozioak bultzatuko dituzten ekimenak eta sinergiak bilatzea du helburu.

Bigarren edizio honetan, Euskadiko Parke Teknologikoan eta Cartujako Zientzia eta Teknologia Parkean dauden erakundeak, Euskadiko Parke Teknologikoaren Zamudio-Derio campusean kokatutako enpresa eragile hau hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute, sinergia posibleak aztertu ahal izateko.

INGETEAM 4.500 profesional baino gehiagoko talde batek osatzen du, eta 21 herrialdetan dago.

Energia sortu, garraiatu, biltegiratu eta kontsumitzeko beste modu bat dagoela sinetsita, The Real Dream Team izeneko mugimendua sortu dute, amets bera partekatzen duten pertsonek osatua: energia ekoizpena garbia den mundu bat.

Lider gisa finkatu nahi dute sorkuntza berriztagarrian (eolikoa, fotovoltaikoa eta hidroelektrikoa), biltegiratzean, garraio adimendunaren sarean eta energia elektrikoaren kontsumo eraginkor eta garbian, ibilgailu elektrikoko kargagailuen eta bihurgailuen, sorgailu eta motorren bidez, trakzioa, itsasoa, siderurgia, meatzaritza eta hidrogeno berdea eta uretarako ponpa eta motor urperagarriak ekoizteko.

 

Ekimena bi atal desberdinduetan banatuko da:

 

1. ATALA – 2023ko urriaren 3a àINGETEAM enpresaren aurkezpena: beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko eremuak eta proiektuak.

 

·         2023ko urriaren 3tik 13raà Zure proiektua aurkezteko eta sinergiak aztertzeko aldebiko bilera bat eskatzeko epea.

 

2. ATALA – 2023ko urriaren 25aà Onartutako aldebiko bilerak egitea

 

Ez galdu ekitaldi bakar eta  zure erakunderako onuragarri honetan parte hartzeko aukera.

 

Urriak 2 baino lehen eman izena(*)!

 

IZENA EMAN HEMEN 

Xehetasunak

Data

2023ko urriaren 3a

Ordua

10:00 - 11:00

Kokapena

On line

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak