“Ezagutu Aukeratzeko” Jardunaldia BTEKen

Bizkaia

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak “Ezagutu Aukeratzeko” jardunaldia hartu du gaur. Txorierriko mankomunitateak antolatuta, Txorierriko Egaz, Politeknika Ikastegia eta Institutoarekin elkarlanean, bigarren hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleen gurasoei zuzendutako topaketa izan da; beraien seme-alabentzako heziketa-programak eta industria eta zientzia-teknologia alorreko irtenbide profesionalak ezagutzera ematea izan da jardunaldiaren helburu nagusia. Izan ere, informazio hau jasota, gazteen etorkizun akademiko eta profesionalaren aukeraketa prozesuan aholkua eman eta lagundu ahal izango dute gurasoek.

“Industria eta zientzia-teknologia alorreko ikasketak eta irteera profesionalak Txorierrin” goiburupean eskaini den hitzaldiaren ostean, parte hartu duten 40 lagunek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izan dute, bisita gidatu baten bidez.

Ekimenak oso harrera ona izan du gurasoen aldetik; gaurko ekitaldirako aurreikusitako 40 tokiak beteta, datorren otsailean beste jardunaldi bat egingo da izena eman duten gainerako pertsonentzako.

Partekatu

Beste berri batzuk