Ezkerraldeko Teknologia Parkeko obrak 2010ean abiaraziko dira

Bizkaia

Dagoeneko egiten hasi behar ziren arren, hirigintzako izapideek ezinbestean atzeratu dute eta makinak ez dira eremuan 2010. urtera arte sartuko. “Hirigintza hain da konplexua herrialde honetan epeak zehaztugabeak direla. Abanton jadanik lurzoruaren %90 eskuratu dugu eta maiatzean hirigintza-izapideei hasiera emango diegu. Espero dugu 2010eko hirugarren hilabeterako lurzorua urbanizatzen, beharrezko zerbitzuak jartzen eta egoitza-eraikina egiten hasi ahal izatea. Eta hori baikorra izanda”, iragarri du Bizkaiko Teknologia Parkeko zuzendaria den Txaber Ourok.

Partekatu

Beste berri batzuk