Zorrotzaurreko Teknologia Parkea “ezberdina” izango da

Bizkaia

Baliteke aurreneko eraikina 2015. urtera arte errealitate ez bilakatzea, baina bere arduradunek dagoeneko erabaki dutenez, Zorrotzaurreko Teknologia Parkea berezia izango da ez bakarrik Espainiako lehendabiziko hiri parkea izango delako, baizik eta bertan kokatuko diren sektoreengatik ere bai. “Sormen-esparrua izatea nahi dugu, baina Zamudiokoaren eta Deriokoaren nahiz Ezkerraldekoaren ezberdina, besteren artean, ez dugulako nahi gure eraginez enpresak parke batetik bestera lekualdatzea”, azaldu du Txaber Ouro zuzendariak. Egun, ikerketa bat egiten ari dira “helburu diren sektoreak” identifikatzeko. “Klusterren edo sektorekako eraikin multzoen ideia hortxe bertan dago”, ziurtatu du.

Partekatu

Beste berri batzuk