Fabrikazio aditiboa industrian kostuak murrizteko
Mizar Additive Manufacturing konpainia arabarrak sektore aeroespazialerako, medikuntzarako eta industriarako osagaiak ekoizten ditu 3D inprimaketako teknologia aurreratuen laguntzaz
2014ean sortu zenez geroztik, fabrikazio aditiboan jardun eta Alcor Taldeari atxikita dagoen Mizar Additive Manufacturing enpresa arabarrak etengabeko ahalegina egin du I+G-aren arloan, konpainiaren jarduera 4.0 Industria delakora bideratuz eta sektore aeroespazialari, medikuntzari eta industriari zuzendutako soluzio aurreratuak eskainiz.
Material plastikoaren gainjartzea bezalako fabrikazio aditiboko teknologien laguntzaz, Miñaon egoitza duen konpainiak enpresei zuzendutako era guztietako osagai plastiko eta metalikoen nahierako diseinuan eta ekoizpenean espezializatutako zerbitzua eskaintzen du hasiera-hasieratik.