Financial Times egunkariaren arabera, Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat

Gipuzkoa

Egunkari britainiar ospetsuaren urteroko txostenak dioenez, atzerriko inbertsioa erakartzeko Euskadiren estrategia seigarren onena da eskualde ertainen artean. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

invest in the basque country-300pppFinancial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk