Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren IV. Promozioa ostiralean martxan jarriko da

Gipuzkoa

“Krisialdi Ekonomikoa eta Bakuen Berregituraketa”, PEDF Programari hasiera emango dion eta Emilio Ontiveros katedradunak eskainiko duen hitzaldiaren titulua da. DEUSTO Business School eta ELKARGI, E.G.E.k sortu eta garatutako Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, ostiral honetan martxan jarriko da.

Deusto Business School eta ELKARGI, E.G.E.ren Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboak (PEDF), helburu garbia dauka: egungo eta etorkizuneko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren aldagai gakoetan sakontzea, jardunbide praktiko batetik eta bide batez, irizpide teoriko nagusienengatik babestua, zeinak ikuspegi globala garatzeko aukera ematen duen. Ezagutza eta esperientziekin batera, Programa honek egungo garaien eskakizunetan kudeaketa finantzario egokia garatzeko beharrezkoak diren tresna eta trebetasunak eskaintzen ditu.

Esperientzia eta eskarmentu profesional handikoak diren eta aurreko hiru promozioko kide izan diren 60 profesional eta zuzendari baino gehiagoren asebetetze maila altua, PEDF honen berme nagusiena dira. Aipatu Programa, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko instalazioetan emango da, 2012 urtean zehar.

Inaugurazio Hitzaldiak “Krisialdi Ekonomikoa eta Bankuen Berregituraketa” titulua dauka eta Afi Taldeko Presidentea den Emilio Ontiveros katedradunak eskainiko du, ostiral honetan otsailak 10 eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean. Gaurkotasun handikoa eta publikoari irekia den hitzaldi honen helburua, Espainiako bakuen berregituraketak egungo finantza krisialdi globalean eduki dezakeen eragina aztertzea da, zein unetan aurkitzen garen definitzen saiatzea eta epe ertain-motzera enpresentzako panorama zein den azaltzea.

Emilio Ontiveros Baeza, Analistas Financieros Internacionales, S.A.ko sortzaile eta presidentea da; Afi Taldeko zenbait enpresen presidentea era bada, eta Madrileko Unibertsitate Autonomako Enpresaren Ekonomian Katedraduna; zenbait liburuen egilea izatearekin batera, nazioarteko ekonomia aldizkarietan makina bat artikulu eta kolaborazio ere egina da eta sari ugari jaso du.

Partekatu

Beste berri batzuk