Fluxu-zitometriari buruzko lehen ikastaroa burutu da Inbiomeden eskutik
Iragan urrian, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak “Fluxu Zitometriari buruzko I. Ikastaroa” hartu zuen. Inbiomed izan zen antolatzailea, Santanderren dagoen Valdecillako Markesa Ikerketa Institutu eta Fundazioarekin (IDIVAL) elkarlanean.
Euskadin ez dago horrelako ezaugarriak dituen beste ikastarorik, fluxu-zitometria aurreraturako teknika eta aplikazio bilduma zabala eskaintzen baita, gero klinikan eta ikerketan erabiltzeko.
Ikastaroan parte hartu zuten ikertzaileei dagokienez, Euskadiko hainbat ikerketa-zentrotan dihardute, besteak beste, CIC biomaGUNEn, Achucarro Basque Center for Neuroscience-n, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (TGEEZ), Tecnalian, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, BioCruces Osasun Ikerketa Institutuan eta Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioan (BIOEF). Horrez gain, beste autonomia-erkidegotako zentroak ere badaude.
Antolatzaileen arabera, ikastaroaren lehenengo deialdiak erabateko arrakasta izan duenez, Inbiomed jada ari da bigarren edizioa antolatzen. Datorren urteko udaberrian izango da, eta metodologia zein aplikazio berriak aurkeztuko dira.