FORO PARKE ONGI ETORRI. Enpresa-aukerak: topaketa Parkeen Sareko erakunde berriekin

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak (EPTS) handitzen jarraitzen du eta dagoeneko 572 entitate izatera iritsi da, 2020an zehar sarera beste 23 enpresa gehitu ondoren

Enpresa berrien jarduerak, produktuak eta zerbitzuak EPTSko beste entitateei ezagutarazteko eta enpresen arteko harremanak, elkarlanerako aukerak eta negozioen garapena sustatzeko, beste topaketa bat antolatu dugu: FORO PARKE – ONGI ETORRI.

Foroa azaroaren 25ean (asteazkena) egingo da, formatu birtualean eta hizlari gisa parte hartzera gonbidatuta zaudete 2020ko lehenengo seihilekoan Parkeetan instalatuta egon zareten enpresak.

Zuen enpresari buruzko aurkezpen labur bat (7 minutu) egiteko aukera izango duzue elevator-pitch formatuan.  Ondoren, 15 minutuko aldebiko enpresa-topaketak egingo dira interesa duten erakunde guztien artean.

Egitarau honi jarraituko zaio:

  • 09:00  Ongietorria
  • 09:05  Enpresa berrien aurkezpenak
  • 10:30  Aldebiko topaketak

Parte hartzeko interesa baduzue, etortzea baieztatu beharko duzue honi atxikitako fitxa azaroaren 4a baino lehenago bidalita.

Informazio gehiago : cs@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk