Foro Parke: PARKE SAREKO ERAKUNDEEN ETA JOHNSON & JOHNSON ERAKUNDEAREN ARTEKO NEGOZIO AUKERAK

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

FORO PARKE egitasmoaren baitan, gure erakundeen negozio-aukerak indartzen jarraitzen dugu Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean.  Kasu honetan, Sareko erakundeentzat eta JOHNSON & JOHNSON taldearentzat onuragarriak izan daitezkeen kolaborazioak bilatzeko helburua dugu

Horretarako, honako topaketak egingo ditugu, webinar formatuan:

  • Ostirala, irailak 25 (9:00-10:00): Johnson & Johnson Innovationek berritu nahi dituen eremuak aurkeztuko ditu eta zein proiektu motatan parte har dezakeen azalduko du, interesa duten erakundeek aldebiko bilerak eskatu ahal izateko.
  • Ostirala, urriak 9 (9:00-11:00): aurrez hitzordua jarrita duten aldebiko bilerak egingo dira.

Gaur egun, 230 konpainiak baino gehiagok osatzen dute Johnson & Johnson taldea; konpainia horiek 175 herrialdetan baino gehiagotan kokatuta daude. Mundu osoko pertsonen bizimodua hobetuko duten osasunaren alorreko soluzio berriak sortzen laguntzen du Johnson & Johnson Innovationek. Horretarako, pertsona berritzaileekin batera lan egiten du eta, arrakasta izaten laguntzeko, ideia eta baliabide ugari partekatzen ditu haiekin. Kanpo-kolaborazioen bidez, osasunaren zainketan soluzio disruptiboak sortuko dituen eta mundu mailan liderra izango den sare bat osatzea da taldearen xedea.

Parte hartzeko interesa izanez gero, atxikitako linkean eman beharko duzue izena asteazkena, irailaren 23a, baino lehen. Lekua mugatua izngo da eta izen-emateak eskaera-ordena zorrotzaren araberakoak izango dira.

IZEN EMATEA

Informazio gehiago: cs@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk