FOTCIENCIA 11 erakusketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatua dago
. FECYT eta CSICek antolatutako lehiaketan aurkeztutako 49 argazkik osatzen dute erakusketa.
. Argazkien bidez zientzia gizartera hurbiltzea da FOTCIENCIAren helburu nagusia
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak datorren maiatzaren 7ra arte ostatatuko du FOTCIENCIA 11 erakusketa. 49 argazki zientifikoz osaturik dago, 27 mikro kategoriakoak eta beste 22 kategoria orokorrekoak. Argazki bakoitzaren ondoan azalpen txiki bat dator, argazkiaren eta egilearen hainbat daturekin.
Aurten bere hamaikagarren edizioa bete duen erakusketa honek argazki aukeraketa bat eskaintzen du, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) antolatutako argazki zientifikoen lehiaketatik hartu direnak. FOTCIENCIAren helburu nagusia da argazkien bidez zientzia gizartera hurbiltzea eta zientziaren edertasuna deskubritzea irudietan islatutako egitura, kolore eta bolumenen bidez.
Parkearen eraikin nagusiko (101) erakusketa aretoan dago kokatuta.