Gaiaren Plan Estrategiko berriak 500 milioiko inbertsioak aurreikusten ditu 2012ra arte

Bizkaia

Telekomunikazioen Euskal Klusterraren 2009-2012 Plan Estrategiko berriak hurrengo lau urtetarako ehun jarduera baino gehiago jasotzen ditu eta baita 500 milioi baino gehiagoko inbertsio orokorra ere. Halaber, Gaian biltzen diren 231 enpresek aurreikusten dutenez, ekitaldi hau 3.000 milioi baino gehiagoko guztizko fakturazioarekin itxiko da; horrek %9-10ko hazkundea adierazten du eta hurrengo urtean, “apur bat baikorrak izanda”, bere presidente Joseba Ruiz de Alegriaren arabera, %3-5 motelduko da krisi ekonomikoaren eraginez, baina enplegua mantenduko dela nabarmendu zuen. Gaur Zamudioko Teknologia Parkean aurkeztuko den Planaren oinarrizko helburuak ondokoak dira: sektoreko eta klusterreko bertako enpresak hedatzea, erakundeen arteko lankidetza eta TEIKen (Teknologia elektronikoak, informatikoak eta telekomunikaziokoak) bilakaeran hobera egitea.

Partekatu

Beste berri batzuk