GAIKER-IK4 eta ULMA CONSTRUCCIÓN enpresak enkofratze-panel adimenduna garatu dute

Bizkaia

Aurreko bertsioekiko funtzionaltasun berriak eta hobekuntzak ditu bai akaberan, iraunkortasunean, mantenuan, baita eraikuntza-lanen segurtasun osoan ere.

GAIKER-IK4, Zentro Teknologikoak eta ULMA Construcción konpainiak, enkofratze-taula berri bat garatu dute azken belaunaldiko konposite materialekin; taula hauen aurreko bertsioekiko funtzionaltasun berriak jasotzen ditu enkofratze-taula honek, baita hobekuntzak ere akaberan, iraunkortasunean, mantenuan eta segurtasunean. Evermax izeneko taula, sandwich egiturarekin eginda dago, 8 Tn/m2 presioa jasateko gaitasuna duten hainbat piezaz osatua.

Eraikuntza-lan batetan, taula bat apurtzeak, bere egiturako osagaiak gaizki itsatsita egoteagatik, istripu larri bat eragin dezake. Hau dela eta, ULMA Construcción konpainiak –eraikuntzarako materiale osagarrien fabrikazioan erreferentea denak- apostu sendoa egin du mota askotako materialetara egokitzeko, beti ere itsaspen-kontrola kasu guztietan ziurtatzeko eta egon daitezkeen akatsak murrizteko.

GAIKER-IK4, materiale adimendunetan aditua den Zentro Teknologikoak 2008an ekin zion I+G+b proiektu honi. “Produktu eta Prozesu Adimendunak Smart Safety Segurtasunarekin” izeneko egitasmoaren helburu teknikoa, bai ekoizpen prozesuan baita produktuan ere galdeketa-sistema bat garatzea zen, Evermax panelaren fabrikazioa hobetu eta ziurtatuko zuena. Sistema berriak, fabrikazio prozesuaren autorregulazioa ahalbidetu behar du eta produktuaren balizko akatsak identifikatu, hondagarriak ez diren tekniken bidez.

Materiale adimendunetan oinarritutako sentsore eta eragingailuak
Egitasmo honi esker, Evermax taularen itsaspen-kontrolerako teknologia berria garatu ahal izan da; taula osatzen duten azal termoplastikoen eta gunearen itsaspen-kontrola da, hain zuzen ere, eraikuntza-lan baten eta hormigoiketa-prozesuaren segurtasunerako arlorik garrantzitsuenak. Emaitza honako hau izan da: sistema edo prozesu adimendunekin egindako itsaspen-kontrolaren teknologia, materiale adimendunetan oinarritutako sentsore eta eragingailuen bidez. Era onetan, ULMA Construcción konpainiak, bere produktu-sorta zabaltzeaz gain, eraikin-lanen segurtasun osorako helburura iristeko urrats garrantzitsua eman du.

Sistema abiarazteko erabilitako materiale eta prozesu adimendunetan oinarritutako teknologien artean, materiale polimeroetara aplikatutako ultrasoinu teknologiak, sistema espektroskopikoak eta termografikoak daude. GAIKER-IK4 zentro teknologikoak Evermax panelaren ekoizpen-prozesua aztertu eta baldintza eta beharrak zehaztu ditu, erantsi beharreko sentsorizazio eta kontrol sistemak ezarriz.

Gaur egun, kontakturik gabeko ultrasoinu teknogiak eta termografia prozesuko eraginkorrenak direla zehaztu ondoren, proiektua bere azken fasean dago, benetako prozesuaren ezarpen soluzioak baino gelditzen ez direlarik.

Partekatu

Beste berri batzuk