Gaiker – IK4 Idom-ekin eta Sader-ekin batera Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren ibilgu nagusian dauden kutsatutako sedimentuak tratatzeko sistema pilotu batean parte hartu du

Bizkaia

Momentuz, proiektuaren I. fasea garatu bitartean burututako teknologien analisiaren arabera –urte honen amaierarako aurreikusita dago behin betiko bukatzea–, Egonkortzea/Solidotzea da sedimentu horietan dagoen kutsadura motarako tratamendu orokor gisa egonkortasunik altuena eskaintzen duen aukera. Soluzio honek tratamendu-ahalmen handia izateaz gain, beste abantaila batzuk ere biltzen ditu: erraztasuna, jarduteko malgutasuna eta sendotasuna. Hala ere, sedimentuak izaki, zailtasun-faktore bat gehitu behar da material horien konplexutasuna eta berezitasunak direla eta (funtsean, hezetasun-maila eta materia organikoko maila altuak).

Partekatu

Beste berri batzuk