Momentuz, proiektuaren I. fasea garatu bitartean burututako teknologien analisiaren arabera –urte honen amaierarako aurreikusita dago behin betiko bukatzea–, Egonkortzea/Solidotzea da sedimentu horietan dagoen kutsadura motarako tratamendu orokor gisa egonkortasunik altuena eskaintzen duen aukera. Soluzio honek tratamendu-ahalmen handia izateaz gain, beste abantaila batzuk ere biltzen ditu: erraztasuna, jarduteko malgutasuna eta sendotasuna. Hala ere, sedimentuak izaki, zailtasun-faktore bat gehitu behar da material horien konplexutasuna eta berezitasunak direla eta (funtsean, hezetasun-maila eta materia organikoko maila altuak).