GAIKER-IK4-k Osasun, Energia, Ekosistema, Material Funtzional eta Biomedikuntzaren gainerako ikerketan bere jarduera indartu du

Bizkaia

GAIKER zentro teknologikoak bere jarduera berrantolatu du bere egungo ikerketa-arloen elkarren arteko loturatik sortutako sei ikerketa-arlo estrategiko oinarri izanda. Bioteknologia, Ingurumena eta birziklapena, eta Plastiko eta konpositeen alorretan duen ezagutzaren eta egindako ikerketaren esparruan zentroak garapen teknologiko berriak gauzatuko ditu hain ezberdinak diren aplikazio eremutan, hala nola, Osasuna, Elikadura, Ingurumena, Energia, Ekoizpen garbia, Garraioa eta bionika. Horretarako lau urterako finkatu dituen helburu teknologikoak jarraituko ditu, hainbat egitasmo estrategikotan biltzen direnak: Material funtzionalak, Biomedikuntza eta biodiagnostikoa , Energia berriztagarriak, Ekosistemen ebaluazioa eta tratagarritasuna eta Ekoizpen iraunkorra. Hauxe dugu beraz bere 5. Plan estrategikoak, 2009-2012, biltzen duen nobedaderik nagusienetako bat, diferentziazioa eta merkaturatzea markatzen dituena. Planaren beste nobedade aipagarria produktu berriak eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzearekin batera garatutako aukera berrien aldeko apustu sendoa da, beren emaitzak babestuz eta ustiatuz, eta horretarako Zuzendaritza espezifikoa sortu da.

GAIKER zentro teknologikoak egun guztira 36 ikaskuntza eta espezializazio proiektutan lanean dihardu eta horien bidez indarrean dagoen Espezializazio eta Diferentziazio Teknologikoko Planean (2009-2012) zehaztutako ikerketa-ildo berrien aldeko apustua egiten du, guztira 108 proiektutan ere jardun da enpresekin batera. Nazioarteari dagokionez, ekitaldi honetan, GAIKER-IK4k 4 egitasmo berri sinatu ditu.

GAIKER Fundazioaren patronatu berria

Zentroaren ezagutza-arlo berberetan aritzen diren hainbat enpresa nabarmenez gehien bat osatzen da GAIKER Fundazioa eta duela gutxi bere patronatua berritu du enpresa-ordezkariei dagokienez. Hala, egun patronatua osatzen duten enpresak ondokoak dira: Análisis Biológicos Biotalde S.L., Asua Products, S.A., CTL-TH Packaging S.A. (Tuboplast), Corporación Cromoduro, S.L., Maier Technology Centre, S. Coop., Faes Farma, S.A., Ondoan, S. Coop. (MCC) eta Progenika Biopharma S.A. Patronatu horretan Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHU daude ere bai. Era berean, karguak berritu egin ziren eta Juan Miguel Retolaza, Corporación Cromoduro, S.L.-ko presidentea, Fundazioaren presidente izendatu zuten, Ondoan S.Coop.-eko (MCC) Javier Urzáa presidenteorde eta Análisis Biológicos Biotalde, S.L.-ko Nieves Zabala idazkari.

  • Iturria: Gaiker
  • Data: 2009/09/28

Partekatu

Beste berri batzuk