Sprik EBko ekintzaile berrien eta dagoeneko finkatuta dauden enpresarien arteko lankidetza sustatzen du

Spri Europako Batzordearen proiektu bat zuzentzen ari da, dagoeneko finkatuta dauden Europako Batasuneko zenbait herrialdetako enpresarien eta ekintzaile berrien arteko lankidetza sustatzeko.
Horrela, ekintzaileei aukera emango zaie ezagutza eta esperientzia handiagoa duen beste herrialde bateko enpresari batengandik ikasteko. Gainera, azken hiru urteotan negozio bat abiarazi duten edo abiarazteko asmoa duten ekintzaileak beste negozio batzuetan sartu ahal izango dira.

Bestalde, ETE baten zuzendari edo jabe diren enpresariek beste herrialde bateko merkatuak ezagutuko dituzte, merkataritza harreman berriak egin eta negozio aukera berriak zabal ditzaten. Ekintzailea ETEaren herrialdera joango da enpresariarekin lan egitera hilabete eta sei hilabete bitarteko epean.

Erasmus Gazte Ekintzaileak izeneko programa honen xedea da, batetik, enpresa ekimena akuilatzea eta, bestetik, Europako Batasuneko ETEen hazkuntza sustatzea, enpresa txiki eta ertain gehienek beren jatorrizko herrialdeetan soilik egiten baitute lan. Gainera, esperientzia eta ezagutzen transferentzia horren bidez nazioartekotzea eta enpresen arteko lehiakortasuna sustatu nahi dira, proiekzio handiagoa lortzeko Europan. Programan parte hartu nahi duten ekintzaile eta enpresariek dei dezatela 946053664 telefonora.

Proiektuarekin kolaboratuko dute baita ere EAEko hiru merkataritza ganberek, Inguraldek, Bilboko Lan Ekintzak, BBK-k, Debegasak, Oarsoaldeak eta Amurrio Bidean-ek