Gaiker – IK4k “in vitro” ziurtatu du gel hidratatzaile baten sudurraren lehortasunarekiko eraginkortasuna laborategi farmazeutiko batentzat
Gaiker – IK4 zentro teknologikoak “in Vitro” ikerketen bidez frogatu du Laboratorios LETI-k garatutako gel batek sudurreko lehortasunarekiko duen gaitasun hidratatzailea eta babeslea. Produktu berriak ez du kortikoiderik, antibiotikorik ezta erretinolik ere; gainera, helduek, haurrek eta haurdun dauden emakumeek erabiltzeko aproposa da.
Gaiker – IK4k egindako ikerketarako gizakien sudur-trenkadako zelulak erabili dira. Esperimentu-sistema hori hautatzearen arrazoia benetako entsegu baten antzik handiena duela da. Laborategi batean eta antzutasun-berme egokiarekin, zelulak hazkuntza-ingurune batean haz daitezke, dituzten funtzioak “in vivo” mimetizatuz.
Horri esker, produktuak lehortasunaren aurrean duen jarduera hidratatzailea eta babeslea ebaluatu ahal izan da, saiakuntza-animaliak erabiltzeko edo gizakiengan entseguak egiteko beharra alde batera utzita. Gainera, egindako entseguen arabera, erabilitako zelulek azaleko egiturari eusten dion osagai bat sortzen dute, azido hialuronikoa alegia.