GAIKER-IK4k material plastikoen birziklapenari eta balorizazioari buruzko mintegia antolatuko du
Hirugarren urtez jarraian antolatuko du GAIKER-IK4 zentro teknologikoak “Material Plastikoen Birziklapena eta Balorizazioa” mintegia datorren urriaren 22an Zamudion, zentroak berak dituen instalazioetan.
Topaketaren helburu dira material plastikoek dituzten hondakin-korronterik esanguratsuenak kontuan hartzea, hondakin-korronte horiei aplika dakiekeen sortutako eta indarrean dagoen legeria jarraitzea, hondakin plastikoen birziklapenak dituen mugak eta oztopoak identifikatzea eta, azkenik, hondakin plastikoen balorizazioaren eta birziklapen kimikoaren aukerak ezagutaraztea.
Mintegiaren programa ondokoa izango da:
• Plastikoen birziklapenaren gaineko sarrera.
• Hondakin-korronte esanguratsuenak: osaketa tipikoa, legeri aplikagarria, egungo kudeaketa eta arazo espezifikoak:
o Eraikuntza eta eraispenetako hondakinetako plastikoak.
o Erabiltzen ez diren ibilgailuetako plastikoak.
o Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinetako plastikoak.
o Ontzi eta bilgarrien hondakinetako plastikoak.
o Nekazaritzako ustiapenetan sortzen diren hondakinetako plastikoak.
• Hondakin plastikoen egokitzapena eta birziklapena: teknologiak eta prozesuak.
• Plastiko birziklatuentzako litezkeen aplikazioak.
• Hondakin plastikoen birziklapen kimikoa eta balorizazio energetikoa:
o Korronte plastiko aplikagarriak.
o Teknologiak eta prozesuak.
o Ondoriozko produktuak eta litezkeen aplikazioak.
Produktu-ekoizleei, hondakin-kudeatzaileei eta HHS (hiri-hondakin solidoak), EEI (erabiltzen ez diren ibilgailuak), EEN (erabiltzen ez diren neumatikoak), TEEH (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak) eta EEH (eraikuntza eta eraispenetako hondakinak) birziklatzaileei zuzenduriko mintegian teknologiak eta material plastikoak balorizatzeko litezkeen aukerak ere ezagutaraziko dira, baita birziklapenaren eta berrerabileraren aukerak eta azken hauen litezkeen aplikazio zein erabilerak ere.
GAIKER-IK4 eta hondakin plastikoak
1985ean sortu zenetik Bioteknologia, Ingurumena eta birziklapena eta Plastikoak eta konpositeen alorrean ikertzen diharduen GAIKER-IK4 zentro teknologikoa munduko erreferentziazko zentroa da birziklapenari dagokionez eta alor horri loturiko nazioarteko foro nagusienetan parte hartzen du.