Garraioko Teknologia Adimendunen XII. ITS Euskadi Kongresua

Albisteak, Araba

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatuta, ITS Euskadi Garraio Teknologia Adimendunen XII. Kongresua azaroaren 12an egingo da, aurrez aurreko eta online formatu hibridoan. Ponentziak Arabako Parke Teknologikoko Auditoriumetik emango dira, honako gai hauek jorratuz: autobus adimenduna, aerotaxia eta aireko mugikortasunean integratzea, komunikazio eta artekari kooperatiboak, lanerako mugikortasun-planak, mugikortasun elektrikoa, e-trikeak, emisio baxuko eremuak edo bide-segurtasuna

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Iván Pedreira Garraio Plangintzaren zuzendaria izango dira ekitaldiaren buru.

  • Eguna: azaroak 12, 09:30etatik 14:00etara
  • Arabako Teknologia Parkeko Auditorioa
  • Izen-emateak: inscripciones@mlcluster.com
  • Egitaraua: mlcluster.com

Ekitaldia 12 ponentziatan egingo da, eta honako hauen irtenbideak eta proposamenak ezagutuko dira: Gasteizko Udala, Ceit, Gertek, Irizar e-mobility, Batura Mobile, Ciclogreen, Zenialabs, Indra, Repsol, Bizkaiko Foru Aldundia, Tecnalia, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Umiles eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.

ITS Euskadi Kongresua Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak urtero antolatzen duen hitzordua da, pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako teknologien, sistemen eta soluzioen azken berrikuntzak ezagutarazteko, haien eraginkortasuna, iraunkortasuna eta segurtasuna hobetzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk